Maiatzaldia 2020

  • MAIATZ
    Maiatzaldia 2020
    Baiona - 
Egun on, denori: 

MAIATZALDIA 2020 honen behin-behineko egitaraua BIZIMINAREN KOLOREAK (Euskal Literaturan) lelopean garatuko da eta ondoko ekitaldiak eginen dira BAIONAn eta IRUÑEAn: 

Apirilaren 19ra arte, igandea, nahi duen idazleak BIZIMINAREN KOLOREAK (Euskal Literaturan) gaiaz jatorrizko testuak helbide honetara <maiatzaldia@gmail.com> bidaltzeko epea.  Prosaz: 2700 karaktere espazioekin gehienez. Poesiaz: 42 lerro gehienez. Testuen zati aukeratuekin argazki muntaketa bat eginen dugu Maiatzaldiaren egunetan proiektatzeko, bai Baionan, bai Iruñean ere. Testu osoak udazkeneko Maiatz aldizkarian argitara litezke.

Maiatzaren 14an, osteguna, BAIONAko Euskal Museoan, 18:00etan, Bideo emanaldia HATSAren eskutik, Patziku Perurena eta bertsolari gazteak, Xilabako finalistak, Maddi Sarasua eta bi lagun.

Maiatzaren 21ean IRUÑEAn, osteguna, Salbatore eguna. 18:00 (oraindik hitzartu gabe ordua eta lekua). Bideo emanaldia HATSAren eskutik. Amets Arzallus eta Baiona aldeko imigranteez arduradun bat.

Aurreko mezuan bezala, biziki eskertuko genizueke jardunaldien berri eman bazenute zuen inguru, webgune eta euskarri guztietan, zuen inguruetako euskal irratien, telebisten eta aldizkarien helbidetara bidaltzea edota guri helbide horiek helaraztea bazenute eskertuko genizueke. 

Baionan edota Iruñean ikusi arte...

Izan untsa!





MAIATZALDIA 2020
Baionan, 2019ko azaroaren 12a


BILKURAREN AKTA
Bertaratutakoak: Maiatz (2), Hatsa (2), Karrikiri (1), EIE (2) eta Zaldiko Maldiko (1)


Datorren urteari begira, Maiatzaldiaren laugarren (?) edizioa izanen dena, berriz ere bi ILDO nagisi jorratuko direla onetsi da:
Alde batetik, LITERATURA. Ildo nagusia izanen da, bi ekitaldi handiekin, bata Iruñean eta bestea Baionan. Iruñeko ekitaldira Baionako idazleak agertuko dira eta Baionakora beste aldekoak. Baionako emanaldia Euskal Museoan burutuko da, eta Iruñekoa, aldiz, erabat finkatzeke dago, Condestable jauregia eta Plazara! Aretoak aipatu dira. Emanaldi hauen antolaketaz Maiatz, Hatsa, EIE eta Karrikiri elkarteak arduratuko dira batez ere.
Beste alde batetik, ildo SOZIALA jorratuko da, hemen Zaldiko Maldiko elkartea eta Baionako Zizpa gaztetxea izanen dira eragile nagusiak.
Hauxe da orain arte marraztuta dagoen zirriborroa, etoriko diren bileretan osatu eta zehaztu beharko dena:
LITERATURA
BESTELAKO EKITALDIAK
BAIONA
IRUÑEA
BAIONA
IRUÑEA
Patziku Perurena. Gai librean edo kolorei buruzko bere entsegu zaharra oinarri.
Amets Arzallus. Errefuxiatuen harreraren gaia jorratzen duen MIÑAN liburuaren aurkezpena.
OSASUNA futbol taldeko zuzendaritzako kide eta jokalarien kontrako errepresioa.
Baionako
Amaia Fontang. Errefusiatuen harrera zentro eta funtzionamenduaren nondik norakoen azalpena.
Bea Salaberri. Elkarrek aterako duen Baionari buruzko liburua ardatz.
Kike Diez de Ultzurrun. Elkarrek aterako duen Iruñeari buruzko liburua ardatz.
KONTSUMO talde baten esperientziaren kontaketa
KONTSUMO talde baten esperientziaren kontaketa
Austin Zamorak jasotako olerki bildumaren bideo proiekzio eta irakurketa
KONTZERTUAK, MUSIKA:
Ibil bedi Iruñeko taldea Baionan, Iparraldeko talde bat Iruñean


*Euskal Irratigintzaren gaineko hitzaldi edota mahai inguren bat burutzea pentsatu da, non eta zein moldetan eginen litzatekeen ez da zehaztu oino.


... eta heldu den urteko maiatzaldiaren lelo nagusia...
B I Z I M I N A R E N koloreak



























































































































Udazkeneko olerki tailerra " Pena handiz, uste dut, zinez, bertan behera utzi behar dugula tailerra oraingoz, geldiarazi une honeta...