MINTZANET-ekoekin Poesia elkarrizketa bat


  
Ainara Maia-Urosen eskutik, hona hemen MINTZANET elkarteakoekin internernetez egin elkarrizketa .


""HATSAREN POESIAtik kanpoko beste ekimen baten berri ematera natorkizue; izan ere, MINTZANETeko zenbait euskara-ikasle eta mintzakidek euskal poesiaren inguruan hitzegiteko aitzakiaz, talde-olerki bat egitea proposatu nien esan zidatenean nik gaurko saioa gidatzeko
Euskal poesiaz aritu ginen, eta hainbat gustuko poeten izenak atera ziren: Felix Rodriguez de la Fuente, Urretxindorra, Sarrionandia, Hatsaren Poesian parte hartzen duten euskal poeta guztiok, Kirmen Uribe, Benito Lertxundi, Iñigo Astiz, Zornotzako patata, Gloria Fuertes, Artze, Leire Zabala, Miguel Gonzalez, Aresti, Benedetti.

Kirmen Uribek behin parte hartu zuen HATSAREN POESIA liburuan, 1999an, lehenbizikoan, eta Artzek, berriz, urtero parte hartu zuen HATSAREN POESIA liburuan... 1999tik 2018ra bitarte hil zen arte... Artze da benetan miresten dudan euskal poeta horietako bat... benetako poeta bakarrenetakoa.

Baina batez ere, denok gara poetak; denok dugu besteei emateko zerbait eta hori da HATSARENPOESIAren filosofia... eta denok gara poetak horren adierazgarri Beatrizek bere egin zuen Kirmen Uriberen “Lagun bat” poema: NIRE ARIMA DA...""
Nire arima

Bada maite dudan lagun bat
Nire helburua lortu nahi dudanean
“bai, bai, bai, hobeto bai”, esaten dit

Bada maite dudan lagun bat
Baikorra sentitu behar dudanean
“bai, bai, bai, hobeto bai”, esaten dit
“Gauzak ederrak pentsatu duzula”

Bada maite dudan lagun bat
Gaixotu duena aurka egin nahi dudanean
“Bai, bai, bai, jaso bai” esaten dit
“Zuk egin ahal duzula”

Bada maite dudan lagun bat
Lagun horren izena gainditzea da
“Bai, bai, baietz” esaten diot egunero
“Beti kasu egingo dizut bada”


Beatriz Poume


TALDE- OLERKI KATEATUA

Haurretan bihotza
bihotzean mundua.
Munduan injustizia
injustiziaren atzean boterea
boterean erregeak
Erregeak Versaillesen
Versaillesen pobreak
nere etxe pobrea, erregeena baino hobea
hobea sinesgaitza
sinesgaitzean maitasuna
maitasunean euskara
euskaran guztiok
guztion hegalak
hegaletan askatasuna

Olerkariak: Luis Betanzos, Aniceto Ajuriagogeaskoa, Gotzon Batikon, Miguel Gonzalez, Valeria Oyarzabal, Ines Castiella, Oier, Beatriz Poume, Raul Alfaro, Leire Zabala, Andrea Bella, Ainara Maia








Udazkeneko olerki tailerra " Pena handiz, uste dut, zinez, bertan behera utzi behar dugula tailerra oraingoz, geldiarazi une honeta...