Hatsaren Poesia 2021


Olerkari maitea: 


Datorren urteko 23. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, urteberriaren bezperetan, Durangoko Azoka birtuala dugun honetan. Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea. 


Posta elektroniko batera zenbait kontu. Alde batetik, oroitu nahi dugu bereziki aurten joan zaigun HATSAKIDE bat, Miquel Saumell olerkari eta musikari katalana alegia, min bizi batek eraman duena gure artetik baina haren oroiminez edo oroitzeko gogoz natorkizue harekin pasatutako azken une goxoen argazki batzuekin. Norbaitek ere bere omenez olerkiren bat egin nahi badu, hor badu idazteko aukera "hatseginez". 


Eta bestetik, esan datorren urteko SAR-HITZA hatsakide dugun Mabel Garcia olerkariari egokitu zitzaiola zorionez, Irunen bizi den Cochabambako euskaldun berria, eta liburuaren azalerako marrazkia ere Xabier Soubeletek agertu duen prestutasuna adierazi nahi dut.  


Bukatzeko, zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu: 

1. Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru gehienez ere bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro. Horrez gain, berria bazara Euskal poeten bilgune honetan, labur-labur idatzi biografiaren azpian zer den zuretzat poesia. 

2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke. 


Azken epea bidaltzeko 2021eko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako: 

1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com

2. posta arruntez: Eliza kalea 10, 5. ezker, 20302 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.


Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak apirilaren lehen igandez, ohitura den bezala, 2021eko apirilaren 4an, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira, eta egun hori behin-behinekoz gordeko dugu liburuaren aurkezpena egiteko. 


Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean! 


Hatsa elkartea

Oxtikenia

64310 Senpere, 

Lapurdi, Euskal Herria


Udazkeneko olerki tailerra " Pena handiz, uste dut, zinez, bertan behera utzi behar dugula tailerra oraingoz, geldiarazi une honeta...